}

Eguzkia lasai, negua hotz

2010/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eguzkia lasai, negua hotz
2010/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: SOHO)

Eguzkiak orban gutxi dituenean neguak ohi baino hotzagoak izaten direla ondorioztatu dute Reading Unibertsitateko fisikariek (Britainia Handia). Horretarako, Britainia Handiko azken 350 urteetako datuak begiratu dituzte, eta, Eguzkiaren jarduera apala den urteetan, neguak batez bestekoak baino 0,5 ºC hotzagoak direla ikusi dute.

Ikertzaileen ustez, erlazio estatistikoa "sendoa" da, baina salbuespenak ere badaudela ohartarazi dute. Dena dela, bi fenomenoen arteko lotura zein izan daitekeen ere azaldu dute: eguzki-erradiazioa ahultzen denean, Artikotik tropikoetara doan haize-lasterrak atzera egiten du, eta Atlantikorantz jotzen du berriro. Hala, aire-espiral bat eratzen da Europa gainean, eta horrek mendebaldetik datorren haize hezeari sartzea eragozten dio, eta, aldiz, bidea irekitzen dio ipar-ekialdetik datorren haize hotz eta lehorrari.

Ikerketaren emaitzak Environmental Research Letters aldizkari espezializatuan argitaratu dituzte.

1
268
2010
10
017
Materialak; Energia berriztagarriak
Albisteak
18

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia