Eguzkia eta Lurra
2000/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eguzkia, argia eman eta gure planetaren bizia posible egiteaz landa, etengabe bonbardatzen ari zaigu partikula energikoen bidez: eguzki-haizeaz. Eguzkitiko partikulek, goi-atmosferara sartzen direnean, aurora ederrak sortzen dituzte, baina beste eragin kaltegarriak ere izan ditzakete:
- Eguzki-ekaitzek Lurraren ionosferari eragiten diote eta etenak sortzen dizkiete uhin laburreko irrati-komunikazioei, ontzi eta hegazkinen nabigazio-sistemei eta radar-sistemei.
- Elektrizitatea garraiatzeko linea luzeetan gaintentsioak eragin ditzake eta, ondorioz, zerbitzu-etena eta itzalaldiak.
- Sateliteetan mikrotxipak kalte ditzake, edota deskarga elektrikoak eragin, sateliteak zerbitzuz kanpo utzita. Horrek komunikazioetan eta telebista-sateliteetan izan dezake eragina.
- Erradiazio-maila arriskugarria izan daiteke astronautentzat eta goi-altitudeko hegazkinetako eskifaientzat.
- Lurraren goi-atmosfera jotzen duten energia handiko partikulek ozono-geruza honda dezakete.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia