Eguzki-energia jaso eta gorde ere egiten duen aparatua.

Eguzki-energia jaso eta gorde ere egiten duen aparatua.


Japoniako Toin Unibertsitatean, eguzki-energia elektrizitate bihurtzeaz gain elektrizitate hori gorde ere egiten duen zelula fotovoltaikoa diseinatu dute. Ohiko zelula fotovoltaikoetan sortutako elektrizitatea gordetzeko beste aparatu bat behar izaten da, bateria bat normalean. Japoniarrek asmatutako zelulak, ordea, ez du bateriaren beharrik.

Gakoa zelularen egituran dago: bi elektrodo ditu (titanio oxidozkoa bat eta platinozkoa bestea), eta elektrodo horiek karbono aktibatuzko geruza porotsu batekin estalita daude; geruza horiek guztiak disoluzio ioniko batean daude, eta, hala, kondentsadore bat osatzen dute.

Zelula fotovoltaiko horrek 0,64 cm2-ko azalera dauka argia jasotzeko, eta, egileen arabera, oso egokia da telefono mugikorretan txertatzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza