Oraindik ez baduzu erabaki nondik ikusiko duzun eklipsea, baliabide interesgarria da eklipseak bistaratzeko mapa hau, Espainiako Instituto Geográfico Nacionalek sortua.
Mapa honetan jakin dezakezu eklipsea ikusteko aukeratu duzun tokia egokia ote den. Herri bat edota helbide jakin bat sartuta, toki horretan eklipseak izango duen magnitudea eta iraupena ezagutu dezakezu, baita denboran izango duen eboluzioa ere.
Eklipsea nondik ikusi planifikatzeko erreminta oso erabilgarria da. Izan ere, eklipsea iluntzean izango da, Eguzkia jada baxu dagoenean. Hartara, eklipsea ondo ikusteko, garrantzitsua izango da mendebaldean ikusgarritasun ona duen tokia aukeratzea.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



