Eguzki-eklipsea Europa gainean
2001/01/19 Elhuyar Zientzia

Eguzki-eklipseak ez dira maiz gertatzen, eta gertatzen direnean ere lurretik hartutako eklipseen irudiak ikusten ohituak gaude. Baina kasu honetan, Mir espazio-estaziotik hartutako argazkia dugu.
1999ko abuztuaren 11n eguzki-eklipsea gertatu zen Europan. Zenbait herritatik eguzki-eklipse osoa ikusi zuten, nahiz eta Euskal Herritik eguzki-eklipse partziala ikusi. Eguzki-eklipseetan ilargia, lurra eta eguzkiaren tartean sartzen da, eta ilargiak sortutako itzalak eragiten du iluntasuna.
Horrela ikusten da lurra eklipse-unean. Ilargiaren itzala lurraren azalean argi nabarmentzen da. Itzal honek 2.000 kilometro orduko abiaduraz gurutzatzen du Lurra. Itzalaren erdian dauden ikusleek ikusiko dute eklipse osoa eta besteek eguzki-eklipse partziala ikusiko dute.
Gaur egun ohikoa eta erraza da eklipseak aurrez iragartzea, baina antzina eklipseek jendea aztoratu eta inperioen etorkizuna ere baldintzatu izan dute. Hurrengo eguzki-eklipse osoa 2001eko ekainaren 21ean izango da, baina Amerika eta Afrikako hegoaldetik ikus ahal izango da bakarrik.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia