
Azken urteotako gertaera astronomiko garrantzitsuenetako baten atarian gaude. 2026ko abuztuaren 12an izango da azken 100 urteetan Euskal Herrian ikusgai izango den eguzki-eklipse oso bakarra. Artikotik eta Groenlandiatik barrena datorren eklipsea da, mendebaldean hasi eta ekialderantz urrunduko dena.
Zergatik izango da hain berezia? Zer geratuko da agerian zeru beltzean, eklipsearen une gorenean, gauetan ikusten ez dena? Zertarako baliatuko dute zientzialariek? Aukeratu al duzu jada nondik ikusiko duzun?
Bereziki ikusgarriak izango dira une horretan sortuko diren paisaiak eta irudiak. Eta harrigarriak, animaliek bat-bateko gau labur horretan izan ditzaketen jokabideak. Haien zain daude zientzialariak eta argazkilariak.
Hemen izan dituzu eklipsearen inguruko hainbat azalpen zientifiko zein baliabide. Etengabe osatuz joango da atala, uda bitartean. Sartu eta ez galdu xehetasunik.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.



