EBren arrantza-politikak ez du kontuan hartzen arrain-populazioen bilakaera
2002/07/05 Elhuyar Zientzia
Europako Batasunak arrantzaleek tamaina handiena duten
arrain-espezieak harrapatzea erabaki zuen, era horretan arrain txikiak babesteko. Erabaki horrek, aldiz, arrainen populazioan aldaketa garrantzitsu bat eragin du: espezie-barietatea asko murriztu da.
Ikertzaile eta ekologistek politika hori arriskutsua dela nabarmendu dute, arrantzaleek ez baitituzte bereizten babestu beharreko arrain handiak eta gainontzekoak. Stony Brook Unibertsitateko Conover, Munch eta Mattice zientzialarien aburuz, Europako Batasunak duen asmoa ona da, baina erabiltzen dituzten metodoak ez dira egokiak: arrain txikiak babestuz eta handiak soilik harrapatuz, azkar heltzen eta hazten diren espezieak arriskuan jar daitezke. Zientzialari horien ustez, erreferentzia bakarra ezin da arrainen tamaina izan, eta jadanik babesturik dauden arrainak, handiak izan arren, errespetatu egin behar dituzte arrantzaleek, arriskuan dauden espezie naturalek bizirik iraun dezaten.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia