Duela 10 milioi urteko primateen fosilak Kenyan
2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Duela 10 milioi urteko primateen fosilak Kenyan
2007/12/01 | Elhuyar
Gizakia eta txinpantzea banatu baino lehenagoko primateak ikertzea oso zaila da, batez ere, haien fosilak aurkitzea oso zaila delako. Izan ere, duela 7 eta 12 milioi urte arteko fosilik ez zuten ezagutzen Afrikan, eta, horregatik, zientzialariek uste zuten tarte hartan erabat desagertu zirela Afrikako primateak. Teoria horren arabera, Asiatik eta Europatik etorri ziren gizakiaren eta txinpantzearen arbasoak. Baina teoria hori okerra izan daiteke, Kenyan duela 10 milioi urteko fosilak aurkitu dituztelako, eta, ustez, arbaso haien fosilak direlako.
1
237
2007
12
018
Paleontologia
Berriak labur
9
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia