}

Dortoka erraldoiak: sumendietako ondorengoak

2003/10/07 Elhuyar Zientzia

Galapagoetako Isabela uhartean bost sumendi daude eta sumendi bakoitzean dortoka erraldoien subespezie bana bizi da. Hain justu, Alcedo sumendiaren magalean bizi dena Geochelone nigra vandenburghi da. Subespezie hori guztietan ugariena da –3.000-5.000 ale–, baina baita dibertsitate genetiko gutxien duena ere. Datua deigarria iruditu zaie ikertzaileei, normalean populazio handietan dibertsitatea handiagoa izaten baita. Horregatik, heterozigosia aztertu eta populazio horrek botila-sama gogorra jasan duela ondorioztatu dute, hain zuzen ere, Alcedo sumendiak erupzioa izan zuen garai bertsuan, duela 100.000 urte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia