}

Dolly gogoan, hamar urte geroago

2007/02/26 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hamar urte dira Dolly ardia jaio zela iragarri zutela. 1996ko uztailean jaio zen, baina 1997ko otsailaren 27ra arte ez zuten eman haren berri: Nature aldizkarian argitaratu zuten artikulua, eta azalean Dolly arkumearen irudia agertu zen.

Berri hark sortu zuen zalaparta itzela izan zen. Izan ere, ugaztun heldu baten zeluletatik abiatuta klonazioa arrakastaz burutzen zen lehenengo aldia zen. Horrela jarraituz gero giza klonazioa egun batetik bestera lor zitekeela pentsatu zuen askok, eta, horren kezkaz, aurkako legeak idatzi zituzten herrialde gehienek.

Antza, giza klonazioaren arriskua ez zen hainbesterako, ordea. Hamar urte geroago, oraindik ez da lortu gizakia klonatzerik, dakigula behintzat. Hala ere, batek baino gehiagok aldarrikatu du balentria horren meritua beretzat; gogoratu, bestela, Hwang Woo-Suk korearraren iruzurra.

Dena dela, gaur egun eztabaida etiko nagusia ez da giza klonazioa bai ala ez. Auzia ez da argitu, baina eztabaidak eboluzionatu egin du, eta ahoz aho dabiltzan auziak klonazio terapeutikoarena eta zelula amena dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia