}

DNA, uretatik jasoa

2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DNA, uretatik jasoa
2008/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Frantziako eta Italiako ikertzaile-talde batek animalia urtarrak detektatzeko modu bat garatu du, animalia bera harrapatu edo ikusi gabe. Metodoa erabilgarria da hezeguneetako espezie inbaditzaileei antzemateko. Horretarako gakoa DNAren detekzioa da, animalia urtarrek zelulak askatzen baitituzte uretan.

Neurri batean, uretatik jasotako zelularen DNA identifikatzea fosilen DNA aztertzea bezalakoa da, oso kantitate txikiekin egin behar dutelako lan. Hori dela eta, fosiletako DNAren azterketan aditua den batek hartu du parte ikerketan. Zailena DNA erauzi, anplifikatu eta identifikatzea da --fosiletan bezala--, eta, beraz, paleogenetikaren teknikak egokitu behar izan dituzte lan horretarako. Zehazki, mitokondrietako DNA bilatu dute zeluletan, nukleokoa baino ugariagoa delako. Fosilen azterketarekin duen aldea da, hain zuzen, identifikatu nahi den espeziearen DNA ezaguna izan daitekeela.

Kasu honetan, espezie ezagun hori zezen-igela zen (Rana catesbeiana), Europako hainbat herritan sartu den Ipar Amerikako igel inbaditzaile bat. Besteak beste, Frantzian sartu da, toki jakin batzuetan, eta horrek aukera eman die metodoa fidagarria dela baieztatzeko.

1
243
2008
6
019
Genetika; Biologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia