DNA nanohariak egiteko

DNA nanohariak egiteko


DNA erabilita, silizioan oinarritutako mikroelektronikaren ordezkoa topatzea da nazioarteko partzuergo baten helburua. Helburu hori lortuko balitz, tamaina askoz txikiagoko gailu elektronikoak ekoitziko lirateke. Proiektu horretan, beste zazpi unibertsitaterekin batera, EHUko

Angel Rubio Secades Materialen Fisikako katedradunaren taldeak hartzen du parte.

Horretarako, DNAren eratorriak erabiliko dituzte: G4-DNA, M-DNA eta PC-DNA; izan ere, DNA berez isolatzailea da korronte elektrikoarekiko. Eratorri horiek erabilita, nanohariak ekoizteko modua aurkitu nahi dute, eta, gainera, nanohariek energia garraiatzeko erabiltzen duten mekanismoa zehatz-mehatz aztertuko dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Nanoteknologia