}

DMFa, metanola baino bioerregai hobea

2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DMFa, metanola baino bioerregai hobea
2007/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Forster Rothbart/Wisconsin-Madison Unib.)

Wisconsin Unibertsitatean, 2,5-dimetilfurano (DMF) bioerregaia fabrikatzeko bide erraz bat aurkitu dute. Esaten dutenez, bioerregai hori etanola baino hobea da, energia-etekin handiagoa duelako (bolumen-unitateko % 40 energia gehiago eskuratzen da DMFtik), urarekiko afinitate txikiagoa, eta ez delako hain erraz lurruntzen.

Aurretik beste ikertzaile batzuek ere proposatu izan dute DMFa erregai gisa erabiltzea, baina ahalegin guztietan fabrikatzeko prozesu oso garestiak diseinatzen zituzten. Wisconsineko taldeak nahiko erraz egin du: landareetatik erauzitako fruktosa erabili dute lehengai gisa. Fruktosa horretatik konposatu bitartekari bat lortu dute, 5-hidroximetilfurfurala (HMF). Bigarren pauso batean konposatu hori DMF bihurtu dute, kobrea eta rutenioa katalizatzaile moduan erabilita.

Bi prozesu horien oinarrizko helburua da konposatuari oxigeno-atomoak kentzea. Horri esker lortu dute bukaerako produktuak urarekiko afinitatea galtzea eta energia-etekina handiagoa izatea.

1
234
2007
9
014
Energia berriztagarriak
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia