Dirdiraren sekretua: kristala

Dirdiraren sekretua: kristala


Italiako Errenazimentuko margo batzuetan kristaltxoak aurkitu dituzte zenbait pigmenturekin nahasita. Aurkikuntza Estatu Batuetako National Gallery of Art museoko kontserbazio-ikertzaile batek egin du, mikroskopio elektroniko batekin. Kristal-zati ñimiñoak Errenazimentuko hiru pinturatako kolore banatan aurkitu ditu: Lottoren Santa Katalina-ren soinekoaren gorrian eta Natibitatea-n Josefen soingainekoaren gorrian, eta Tintorettoren Jesus Galileako itsasoan laneko horian.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak