}

Dinosauroak ez ziren bi hanken gainean ibiltzen lehenak izan

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Biziaren eboluzioaren historian bitan gertatu da lau hankatan ibiltzetik bitan ibiltzerako trantsizioa: dinosauroekin lehenik eta ugaztunekin gero. Lehenengo kasua kolokan jarri berri du, ordea, 1993an Alemanian aurkitutako fosil batek. 290 milioi urteko narrasti txiki baten hezurrak aztertu ondoren, bi hankatan ibiltzeko gaitasuna zuela ondorioztatu dute adituek. Dinosauroak agertu baino 60 milioi urte lehenago Lurrean bi hankatan ibiltzeko gai ziren animaliak bazeudela esan nahi du horrek. Eudivamus cursoris narrastiak dinosauroak agertu aurretik gertatu zen iraungitze masiboan galdu ziren arren, hedapen handia izan zutela uste da. Fosilak Ipar Amerika, Errusia eta Txinan ere aurkitu dira, baina Alemaniakoa ez bezala, horiek ez ziren bi hankatan ibiltzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia