Dinosauro kanibalen arrastoak Madagaskarren
2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain arte dinosauro
kanibalak izan zirela uste bazen ere, oso froga gutxi zeuden. Baina Madagaskarren
aurkitutako aztarnategi aberatsetan, Ikertzaileek Majungatholus
atopus dinosauroen hezurretako hortz-markak aztertu, garai hartako
hainbat animalia-espezieren markekin alderatu eta espezie bereko dinosauroek
egindakoak direla ikusi dute. Hala ere, oraingoz ezin da jakin dinosauro horrek bere espeziekoak ehizatu egiten zituen ala hilda aurkitutakoan jaten zituen. |

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia