}

Digitalizatzaile ultrasonikoa

1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte ezagutzen diren taula digitalizatzaile gehienek arazo amankomun bat dute: taularen tamaina. Digimass sistemarekin edozein mahai edo taula erabil daiteke digitalizatzailearen euskarri automatiko bezala.

Ultrasoinuen bidez funtzionatzen duenez, ez du tamaina-mugarik eta DIN A4tik DIN A0ra bitarteko tamainako planoak eta handiagoak ere digitaliza ditzake. Digitalizatzaile honek teklatuarekin batera ere egin dezake lan eta datua sartzea onartzen du, lan-formatua aldatu gabe. Teklatuak karaktereak, zenbakiak eta funtzio-teklak ditu.

Tamaina finkoko euskarria ez izateaz gain, oso leku gutxi hartzen du eta erraz eraman daiteke batetik bestera. 39,6 x 13,5 cm neurtzen du eta 2.5 kg besterik ez du pisatzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia