Dieta zaintzeko tresna

Piero di Giacomo sendagile italiarrak gehiegi jaten dutenen arazoa konpon dezakeen tresna asmatu du, gerrikoa. Gehiegi jaten denean sabelaldea puztu egiten da; hori gertatzean di Giacomo sendagilearen gerrikoak, berak jarri dion sentsore bati esker, zarata ateratzen du. Doktore italiarra bulimia kasuetan aditua da, eta sarri ardura izaten du bere bezeroek berak emandako aginduak beteko dituzten edo ez. "Gerrikoaren funtzioa gaixoari janariarekin duen arazoa gogoraraztea da" adierazi du.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali