Diamond: altxorra ikertzaile britainiarrentzat

Lanerako prest dago jada Diamond, hirugarren belaunaldiko sinkrotroi edo partikula-azeleragailua. Oxforden dago, eta, adituen arabera, Britainia Handian azken 30 urteetan eraiki den baliabide teknologiko handiena da.

Azeleragailuak argi-izpi monokromatikoak jarriko ditu ikertzaileen eskueran. Oraingoz zazpi izpi-eremu daude, baina eraikitze-lanetan jarraituko dute, eta 2011rako beste hamabost izpi-eremu eraikitzea espero dute. Horrek aurrekontuadezente igoko du (hirurehun eta hirurogeita bost milioi euro gastatu dituzte orain arte): beste ehun eta hirurogeita hamabost milioi euro beharko dituzte.

Diamond-era iristen hasiak dira azeleragailua erabiliko duten lehenengo ikertzaileak. Beraz, arazorik ezean, laster batean izango da martxan.

Argazkia: Diamond Light Source Ltd.

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali