}

Diamanteen kokalekua aurkitzeko mapa

2010/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Diamanteen kokalekua aurkitzeko mapa
2010/10/01 | Elhuyar
Koloreek S uhin sismikoen abiadura-anomalien portzentajeak adierazten dituzte. Arg.: Osloko Unibertsitatea.

Nazioarteko geofisikari-talde batek mundu osoko diamanteen kokalekua aurreikusten lagundu dezakeen mapa bat sortu du. Era horretako lehenbiziko irudia da, eta, hori prestatzeko, kontuan hartu dituzte Lurraren azaleko prozesu geologikoak zein planetaren barnealde sakoneko dinamikak.

Osloko Unibertsitateko geofisikarien arabera, diamanteak bilatzeko tresna baliagarria izateaz gain, gure planetaren funtzionamenduari buruzko informazio interesgarria eskainiko die irudi horrek zientzialariei.

Ikertzaileek baieztatu dute diamanteek lurrazalean duten kokalekua mantutik igotzen diren zutabeek dutenaren araberakoa izaten dela. Alegia, diamanteak presio altuko egoeretan eratzen dira, Lurraren mantuan, 150 kilometro baino gehiagoko sakoneran. Eta kinberlita moduan (arroka bolkaniko diamantedunak) azaleratzen dira. Hortaz, geofisikariek diote mantutik igotzen diren lumak edo zutabeak non dauden jakinda kinberlita gehienak --eta diamanteak-- non dauden ere jakin daitekeela.

Ondorio horretara iristeko, lurrazaleko eremu kontinental zaharrenetan oinarritu dute ikerketa, eta azken 540 milioi urteotako plaka tektonikoen posizioa ere berreraiki dute. Horrela egiaztatu dute kinberliten % 80 zutabeak sortu ziren eremuan azaleratu zirela. Mapan ikusten den bezala, Afrikan --diamantetan aberatsa-- dago eremu horietako bat.

1
268
2010
10
013
Geologia
Albisteak
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia