}

Desioak eskatzeko gaua...

2003/08/12 Elhuyar Zientzia

Gaur iluntzean zerura begiratuz gero, izar iheskorren zaparrada ikusteko aukera izango dugu, Pertseidak, hain zuzen ere.

Izar iheskor horiek Lurrak Swith Tuttle kometaren lorratza zeharkatzen duenean ikus daitezke. Izan ere, Pertseidak Swith Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak dira. Kometa hori 1992ko abenduaren 11n hurbildu zen azken aldiz gugana. Normalean orduko 60-80 meteoro ikusten ditugu, baina urte hartan orduko 400 meteoro ikusteko aukera izan genuen. Gaur gauean ere antzeko zerbait gertatuko da.

Badakizue, beraz, hirietatik eta argi indartsuetatik urrundu eta zeruko argi misteriotsu horiek agertzen hasi bezain pronto desioak eskatzen hasi.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia