}

Datorrena datorrela

1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Princenton-go Unibertsitateko zientzilarien ustez, gamma izpien ziztadak izar bikoitzen arteko talkek eragiten dute eta ondorioz, gure planetaraino talka horien eragina iristeko urte asko iragan beharko du oraindik.

Eta itxura guztien arabera, espaziotik etorriko da gure planetaren oreka hauts lezakeen eraso berria. Lasai egon gaitezke ordea, oraindik milaka urte iragan beharko duelako. Gamma-izpien inguruko ikerketek argibiderik eskaini gabe segitzen dute. Duela 26 urte inguru aurkitu ziren lehen aldiz gamma-izpien ziztadak, baina oraindik ez dago batere garbi zerk sortzen dituen.

Princenton-go Unibertsitateko zientzilarien ustez, ziztada horiek izar bikoitzen arteko talkek eragiten dute eta ondorioz, gure planetaraino talka horien eragina iristeko urte asko iragan beharko du oraindik. Aitzitik, gamma-izpien kontzentrazio altua atzeman da atmosferaren inguruan. Gamma-izpiak normalean desintegrazio erradioaktiboan igortzen dira; espaziotik etor daitekeen ziztada horren eragina aurrikusi ahal izateko, Princentonen makina bat azterketa burutzen ari da. Laborategiko saioek milaka urte barru gerta litekeena aurrez ezagutzeko aukera emango digutela ustea da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia