CEIT zentro teknologikoak 30 urte
1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ofizialki CEIT 1982. urtean eratu bazen ere, Donostiako Injineru Eskolaren baitan sortutako zentroaren oinarria 1969. urtean Donostian bildutako injineru taldea da. Hori dela eta CEIT zentro teknologikoan orain 30. urteurreneko ekintzak burutzen aritu dira.
Manuel Fuentesek, zentroko zuzendariak, adierazi duenez, duela 30 urte eratu zen ikerkuntza-egitura guztiz iraultzailea zen garai hartarako. Pentsa daitekeenez, denbora honetan guztian zentroak bilakaera handia izan du, eta hasierako ikerketa-lerroen ondotik beste berri batzuk ere etorri dira. Erronkez eta etorkizunaz hitz egitean, Fuentesen ustez CEIT-eko erronkarik handiena garrantzizko proiektuak lortzea da, bai iraupen aldetik eta baita alde zientifiko-teknologikoaren ikuspegitik, alegia, proiektuak berak eta berez nolabaiteko erronka izan daitezela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia