}

Burmuinaren mapak

2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Floridako Estatuko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek Riemann-en teorema matematikoa erabili du giza burmuinaren egituraren mapak zehaztasun handiagoz irudikatzeko. Burmuinaren irudiak erresonantzia magnetikoaren bidez lortzen dira, baina arazoa lortutako informazioaren tratamenduan datza.

Orain arteko teknikek garun-azalaren sekzio-ebakidurak erakusten dituzte eta, horrela, zaila da burmuin osoa une berean ikustea. Monica Hurdal-en taldeak, aldiz, jada 150 urte dituen Riemann-en teorema erabili du hiru dimentsioko azala plano bihurtu baina, aldi berean, angeluei buruzko informazioa gordetzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia