
Nazioarteko zientzialari-talde batek egindako espedizioak altxor bikaina aurkitu du Borneoko sistema karstikoan: orain arte ezagutzen ez ziren bi arrain-espezie eta hainbat intsektu-, marraskilo- eta landare-espezie
Espedizioak bost aste iraun du, eta, lehendik ezagutzen ez ziren espezie horiez gain, ikusi dute inguru hartan badirela Borneon bakarrik bizi eta oso urriak diren beste espezie batzuk ere. Zehazki Kalimantan-en ekialdean egin dituzte aurkikuntza horiek guztiak.
Espedizioko partaideek, hainbeste espezie endemiko berezi ikusirik, lurralde hura babesteko deia egin dute. Izan ere, inguru haietan sarritan ustiatzen dira legez kontra egurra eta meatzeak, eta geroz eta ugariagoak dira suteak. Sute horiek arriskuan jartzen dute espezie berezi horien habitata.
Argazkia: Harry Wiriadanata
Rementeria Argote, Nagore
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.







