}

Borneoko elefanteak, bereziak

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Borneoko elefanteak, Asiako gainerakoekin alderatuz, ezberdinak direla ondorioztatu dute New Yorkeko Columbia Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Izan ere, burezur txikiagoa dute eta betagin ezberdinak.

Ikertzaileek Borneoko hogei elefante hautatu dituzte azterketak egiteko eta Asiaren hegoaldeko beste ehun elefanterekin konparatu dituzte. Guztien odola eta gorotza aztertu dituzte, eta hainbat gene analizatzeko aukera izan dute. Emaitzen arabera, Borneoko elefanteak genetikoki oso ezberdinak dira eta baliteke ikertzaileek subespezie gisa izendatzea. Zientzialarien aburuz, elefante-arraza hori duela 300.000 urte iritsi zen Borneora.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia