Bonnie eta Charley karibean

Ziur batek baino gehiagok izango duela Karibera joateko gogoa. Bada, goiko argazkia gogoa kentzeko modukoa da. NASAk atera zuen joan den astean, eta hor argi eta garbi azaltzen dira bi urakan eder, Bonnie eta Charley, alegia. Azken honek Florida gogor jo du joan den asteburuan.

Turistak ez dira Karibea gustuko duten bakarrak, alajaina!

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Klima