Boeing berria
2002/11/20 Elhuyar Zientzia
Boeing berri horrek Active Aerolastic Wing (AAW) izena du eta AEBetako armadaren eta NASAren artean garatu dute. Oraintxe egin dituzte lehenengo probak, eta oso gustura daude emaitzarekin. Helburua hegazkinen maneiagarritasuna areagotzea zen. Horretarako, alde batetik, hegaldiak kontrolatzeko programa informatikoa hobetu dute, eta, bestetik, hegal bereziak sortu dituzte. Hegal horiek tolesteko eta biratzeko gaitasuna dute; horri esker, arinagoak dira eta mugimenduak errazago kontrola daitezke.
Ea teknologia hori hegazkin zibiletan ere aplikatzen duten!
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia