}

Bilbo ez da poluitutako gunea

2000/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eusko Jaurlaritzak Bilbo metropolitanoa poluitutako gunea ez dela adierazten duen dekretua onartu du. Dekretu honek 1977. urtean onartutakoa (Bilbo poluitutako gunetzat jotzen zuen dekretua) baliorik gabe utzi du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak aurkeztutako txostenaren arabera, egin diren neurketa guztiek balio positiboak eman dituzte eta ez dituzte legeak ezarritako mugak gainditzen. Azkeneko bi hamarkadetan Bilboko airearen egoera asko hobetu omen da, besteak beste, industria poluitzaile asko desagertu direlako. Halaber, gizartean eta industrian garatu den kontzientzia ekologikoak eta ikatzaren eta petrolioaren deribatu batzuek gutxiago erabiltzeak ere zeresan garrantzitsua izan dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia