}

Bihotzekoaren aurkako txertoa

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bihotzekoaren hasierako faseetan, erreakzio immunitarioek eragina dute. E-selektina deritzon proteinak zelula immunitarioak odol-hodien hormetara atxikitzen laguntzen du. Horrek hanturak sortzen ditu odol-hodietan eta bihotzekoa eragin dezake.

Estatu Batuetako zientzialari-talde batek odol-hodietan hanturarik ez sortzeko txerto bat proposatu du. Egindako esperimentuan, bihotzekoa izateko arriskua zuten arratoiei E-selektina proteina eman zaie kontzentrazio txikietan. Sistema immunea proteinara ohitu egiten dela ikusi dute zientzialariek.

Ohituz gero, E-selektinak ez du sistema immunean inolako eraginik eta, ondorioz, ez da hanturarik agertuko odol-hodietan.

Txertoa eraginkorra dela ikusi dute zientzialariek, esperimentuan erabilitako arratoietan bihotzekoaren kopurua asko jaitsi baita.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia