Bideo-kamerak ikusmiran

Bideo-kamerak ikusmiran


Garai bateko bideo-kamerak jadanik baztertu ditugun bezala, gaur egungoak ere zahartzen hasiak dira. Hitachik ekoiztutako MPEG izeneko kamera omen da belaunaldi berriko lehena.

Hemendik aurrera, bideo-kamera berria erosi baino lehen, merkatuko sistema berriei erreparatu beharko diezu, gero eta alde handiagoa baitago batetik bestera Hitachi izeneko enpresak multimediako CD-tan baliagarri izango den bideo-kamera iraultzailea jadanik kalean jarri du, gainerako enpresen haserrerako, noski.

MPEG izeneko sistema da enpresen arteko borroka berria piztu duena. Hitachik MPEG-k eskatzen duen miniaturizazioa egitea lortu du: sistema berriaren 300.000 osagarriak 600 miliwatt inguru soilik kontsumituko dituen txip txikian integratu ditu.

Eskutik eskura erabiltzekoa izango da, beraz, bideo-kamera berri eta txikia. Orain arteko su-etena apurtu du Hitachik; izan ere, DVC izeneko sistema erabiltzekotan ziren enpresa nagusiak, baina hemendik aurrera, japoniarrek irekitako bidetik jo beharko dute gainerako guztiek ere.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Irudiak/Soinuak