}

Bi perfume-tantatxo gure alderik erakargarriena erakusteko

2001/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gehiago edo gutxiago, denoi gustatzen zaigu kalera atera aurretik gure gogoko perfume apur bat botatzea. Suitzako Berna Unibertsitatean egindako ikerketaren arabera, usain hori pertsona bakoitzaren histokonpatibilitate-konplexu nagusiaren (MHC, ingelesezko Major Histocompatibility Complex terminotik) araberakoa da; hau da, besteak beste, erakarpen sexualarekin eta gorputzak gaixotasunen aurka dituen defentsekin zerikusia duen genoma-zatiaren araberakoa. Gure gorputzaren usaina ezkutatu beharrean, perfumeek usain horren zenbait ezaugarri areagotzen ditu, balizko bikoteak erne jarri eta osasun ona dugula erakusteko.

The Learning Company, INC.

Aurretik egindako ikerketa batek erakutsi zuenez, elkar erakartzen duten pertsonen MHCak desberdinak dira. Hartara, bikote horren ondorengoek sistema immune hobea eta patogenoen aurka borrokatzeko aukera handiagoa izango dute.

Dirudienez, gizonezkoen eta emakumezkoen MHCen artean ez dago alderik; hala ere, atsegin dituzten lurrinak desberdinak izaten dira normalean. Antza, moda-kontua baino ez da, duela 50 urte inguru arte ez baitzen sexu batentzako edo bestearentzako perfumerik egiten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia