}

Betaurrekorik ez

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kataraten aurkako tratamendu bat probatu nahi dute gizakietan. Tratamendua lenteen ordez gel polimeriko bat erabiltzean datza. Kataratak sendatzeko ez ezik, gaztetatik irakurtzeko betaurrekoak behar dituztenentzako konponbidea izan daiteke.

Tratamendu horretan erabiliko den polimeroa siloxanozko material likido bat da. Material likido hori erraz txerta daiteke, eta, ondoren, argi ikuskor eta ultramorearen bidez, likido-egoeratik gel-egoerara pasako da. Untxi eta tximinoen begi-globoetan egindako saiakeretan lortutako batez besteko errefrakzio-indizea begi osasuntsuek duten berbera da. Hori dela eta, ikertzaile-taldeak gizaki gutxi batzuen begietan egin du proba, eta tratamenduak irakurketa erraz bat ahalbidetzeko besteko onura duela ikusi du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia