Beste molekula bat espazioan
2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hiru hidrogeno-atomoak deuterioarekin ordezkatutako amoniakoa detektatu dute espazioan Max Planck Institutuko ikertzaileek. Deuterioa duten molekulak gasezko hodei oso hotzetan sortzen dira, baina inoiz ez da detektatu hidrogeno guztiak deuterioarekin ordezkatutako atomorik. Aurkikuntza Perseus eta Ophiuchus konstelaziotako hodeietan egin da, Lurretik 500-1.000 argi-urtera; han, tenperatura 10 K ingurukoa da, hau da, 260 ºC-koa.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia