Berun-kopuru txikiagoa tutuerietan
1992/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Osasunerako Mundu-Erakundeak neurri estuak hartu ditu edateko urak izan dezakeen berun-kantitateari dagokionean. Neurri hau, Erresuma Batuan haurrengan gertatutako berun-pozoinketarengatik hartu da. Orain ezarri diren estandar berriek, lehengo muga bosteneraino murriztu dituzte. Ondorioz, gobernu britainiarrak milaka milioi gastatu beharko ditu tutueria zaharrak berritu ahal izateko.
Une honetan, Erresuma Batuan berun-muga litroko 50 mikrogramotan dago; beraz, litroko 10 mikrogramora murriztu beharko da aipatu maila. Oxfordshire konderrian dagoen Urari buruzko Ikerketa-Zentruko buru den Derek Miller-ek dioenez, “muga berriak gazteen adimen-garapenean berunak izan ditzakeen eraginen araberakoa da”.
Kanilako ura da gaur egun berun-poluziorako bide nagusia eta honen arrazoia tutuerietan dagoen berun-kantitatea da.
Tutueria berria eraikitzeak duen kostua ere aztertu da. Orain dela hamar urte egindako azterketa baten arabera, etxebizitzako 100.000 pta. behar izango ziren, beraz, guztira 300.000 milioi pta. Azken hamar urteotan izandako inflazioa kontutan hartuta, aipatu zifra bikoiztu egingo litzateke.
Kostua izugarria izanik ere, osasunak merezi duen zerbait da. Eta Europako beste lekutan adibidez, zein egoeratan gaude?
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia