Berri pozgarria gizenentzat
1997/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Argaltzeko pilula perfektua bidean da. Frantziako eta Estatu Batuetako ikertzaile batzuek, behintzat, aurkikuntza handia egin dute obesitatearen aurkako lehian. Gantzak erretzeko erritmoa neurtzen duen proteina aurkitu dutela diote zientzilari hauek. Obesitatearen inguruan eginiko azkeneko ikerketek jangura erregulatzen duten hormonen bidetik jotzen zuten, baina aurkikuntza berri hau guztiz bestelakoa dela esan daiteke.
Zelulek energia erretzearen edo gantz bihurtzearen erritmoa erregulatzen dute eta urtetan zehar biologoak erregulazio hori nola egiten den aztertzen aritu dira. Arratoiekin eginiko esperimentu batzuen ondoren, ikertzaileek UCP2 (askatutako proteina-2) proteina gizentzearen arduradun garrantzitsua dela jakin dute. Ikerketaren buru den Craig Warden estatubatuarrak dioenez, UCP2 proteinaren maila igotakoan gantzak askoz bizkorrago erretzen dira.
Behin-betiko ondorioak ateratzeko goiz da oraindik, baina baliteke etorkizunean gizenen kopurua dezente jaistea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia