Berorik gabeko kimika

Berorik gabeko kimika


Berorik gabeko kimika
2010/05/01 | Elhuyar

NIST institutuko fisikari batzuek erreakzio kimiko bat eragin dute 500 nanokelvineko tenperaturan, hau da, ia zero absolutuan. Esperimentu horren helburua izan da erreakzioari energia termikoaren ekarpena kentzea eta efektu kuantiko soilak ikustea. Bi rubidio-atomoz osatutako molekula bat bi potasio-atomoz osatutako beste batekin erreakzionarazi dute rubidio eta potasio bana dituzten bi molekula emateko. Baina hori fisika kuantikoaren arauek baimentzen duten kasuetan bakarrik gertatu da; KRb molekulak fermioiak direnez, sortzen direnek egoera kuantiko ezberdinetan egon behar dute.

1
264
2010
5
002
Kimika; Fisika
Albisteak
6

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika