}

Bereizi dituzte quarkak?

2003/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

New Yorkeko fisikari batzuek atomoaren nukleotik quarkak askatu dituztela uste dute. Protoiek eta neutroiek osatzen dituzte nukleoak, eta quark izeneko partikulek osatzen dituzte protoiak eta neutroiak. Gainera, quarkak elkarri lotuta daude gluoi izeneko partikula batzuk trukatuz, atomoak elektroiak trukatuz lotzen diren bezala. Kalkuluen arabera, egitura hori guztia talka oso energetiko baten bitartez desegin daiteke, hau da, atomo-nukleoetatik abiatuta, quarken eta gluoien plasma bat lor daiteke.

Hori frogatuko lukeen esperimentua egiteko, ordea, energia asko beharko litzateke. Urre-atomoetatik abiatuta egin dituzte saio batzuk fisikariek, baina ez dute ezer lortu. Orain, Relativistic Heavy Iron Collider (NHIC) azeleragailua erabiltzen duten fisikariek quarken eta gluoien plasma lortu dutela uste dute. Horretarako, urre- eta deuterio-nukleoei elkarren aurka talka eginarazi diete ia argiaren abiaduran.

Talka horiek, beraz, nukleoaren oinarrizko partikulak esperimentalki ikertzeko aukera dira, orain arte protoiekin eta neutroiekin egin den bezala.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia