}

Belarra mozteko, motor hidraulikoa

2001/09/25 Elhuyar Zientzia


AEBetako Purdue Unibertsitateko hainbat ikaslek motor hidraulikoen alorrean aurrerapen nabaria egin dute. Bere sistema hidrauliko guztietan –lagunduriko direkzioa, balaztak eta transmisioa barne- ura besterik erabiltzen ez duen lehenengo ibilgailua sortu dute. Kasu honetan, motor hidraulikoa erabilita belarra mozteko aparatua mugitzea lortu dute.

Petrolio bidezko sistema hidraulikoa bezain ona den sistema garatu nahi izan dute, azken finean, urak petrolioak ez dituen abantailak baitauzka, bai ekonomikoki eta bai ingurugiroari begira ere. Ura biskositate gutxiko likidoa da, eta, hori dela eta, energia gutxiago behar izaten da berau sisteman zehar garraiatzeko; horrek energetikoki eraginkorragoa izatea egiten du. Hala ere, urak tenperatura igotakoan izaten dituen aldaketek orain arte zailtasun teknikoak sortu dituzte industria horretan.

Bestalde, belarra mozteko aparatuan erabiltzen den ura ez da iturrikoa, noski, hirietako urak, oro har, mineral eta ezpurutasun ugari izaten baitu. Sistemak ur distilatua erabiltzen du, ura desionizatzean korrosioa eragin dezakeen edozein karga elektriko kentzen zaiolako. Korrosioa eragoztearren, sistema hidraulikoa altzairu herdoilgaitzez, plastikoez edo zeramikaz egin behar izaten da, eta horrek, oraingoz behintzat, garestitu egiten du produkzioa.

Gehiago jakiteko egin klik hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia