Bazkalostean gertatu zen

Bazkalostean gertatu zen


York-eko Unibertsitateko arkeologia Sailekoek baieztatu ahal izan dutenez, bazkalondoko atsedenaldian zegoen Ötze-ko gizona ekaitzak ezustean harrapatu zuenean.

Ekaitzak ezustean harrapatu zuenean, bazkalondoko atsedenaldian zegoen Ötze-ko Gizona. Horrela baieztatu dute York-eko Unibertsitateko Arkeologia Sailean, hortzetan eta liseriketa-aparatuan atzemandako elikagaien aztarna dela eta. Hurrengo urratsa bistakoa zen beraz: azken otordu hura zein izan ote zen zehazki jakin nahi dute orain eta mikroskopio elektronikoa erabiliz ari dira miaketa-lanetan.

Harrigarria bada ere, elikagai horiek izozturik eta egoera onean daude oraindik, ikerketan erabiltzeko moduan. Eta harrigarria diogu, Ötze-ko Gizona duela 5.000 urte inguru zendu zelako Alpetan! Orain jakin dugunez beraz, bazkalondoko loaldian zegoela joan zitzaion bila herio.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak