Basoetako altxorra galtzen ari gara
1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Baso eta ohian tropikaletako 250.000 landare-espeziek ezaugarri terapeutikoak dituela onartzen da gaur egun eta horietarik herena sendabidetzat dugu Europan. Basoetako “uzta” ordea, galtzorian dago azken ikerketen arabera. Orain arteko joerak bere horretan segituz gero, hurrengo 30 urteetan 60.000 landare-espezie erabat desagertuko direla iragarri du biologo-talde batek.
Aurrikuspen horien arabera, galduko diren landare-espezieen artean sendabide asko legoke. Ikerketak konponbideak ere aztertu ditu; horren arabera, nahikoa litzateke hurrengo bost urteotan 8.000 milioi dolar urteko inbertitzea basoetako altxorraren iraupena ziurtatu ahal izateko. Asko dirudien arren, dirutza hori hondar-alea baino ez da betirako gal litekeenarekin alderatuz gero.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia