Barraskilo garden bat, Kroaziako leize sakonenean

Alexander M. Weigand /CC-BY_3.0


Lurrazaletik kilometro batera aurkitu dute, Kroaziako Lukina Jama-Trojama leizearen sakonean. Bizirik, bakarra; eta maskor huts batzuk inguruan. Garden-gardenak denak. Zospeum tholussum jarri diote izena. Espezie berria da.

Leizeetako barraskiloak dira Zospeum generoko guztiak. Itsuak, eta mugitzeko gaitasun gutxi dutenak. Ur-lasterren inguruan egon ohi dira; baita kasu honetan ere. Eta, agian, ur-laster horien bidez mugitzen direla uste dute zientzialariek.

Kroaziako Lukina Jama-Trojama leizea. 1: maskorrak aurkitu dituzten eremua. 2: barraskiloa bizirik aurkitu duten puntua. Arg. Irudia: D. Bakšić et al. (2010), Croatian Speleological Server, http://www.speleologija.hr/lukinajama. Argazkiak: J. Bedek / CC-BY 3.0

Subterranean biology aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

Zospeum tholussum barraskiloa bizirik. Arg. Jana Bedek, HBSD/CC-BY_3.0

Egoitz Etxebeste Aduriz

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali