Barkuen motorren soinuak baleen heriotza dakar
2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Estatu-Batuetako ipar-mendebaldean irteera anitz antolatzen da bertan bizi diren ehunka balea ikustera joateko, baina dirudienez, animalia horientzat kaltegarria da barkuen motorren soinua. Hori esan dute berriki egin diren hiru ikerketak.
Baleak entzumen-sistema berezia du eta, horri esker, azkar atzeman ditzake beste animalia batzuk. Baina motor-soinuen eraginez, nekezago mugitzen da balea eta, ondorioz, arrantzarako gaitasuna galtzen du. Elikatzeko arazo hori dela medio, balea anitz ari da desagertzen AEBetako ipar-mendebaldetik Kanadarako kostan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia