}

Balearen entzumen-sistema berezia

2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bale handiek igerian egiteko duten erraztasuna berezitasun anatomiko batengatik omen da. Zientifikoen ustean, baleen arbasoak lurtarrak ziren eta itsasora elikatzera besterik ez ziren hurbiltzen. Beraien gorputz-adarrak galtzen joan ziren heinean ozeanoan barna bizitzen ikasi zuten. Baina itsas-ingurunean egokitzearen sekretua beraien belarri barneko sistema berezian datza. Nolabaiteko oreka ematen dien ugaztun lurtarren sistema erdi-zirkularra darabilte, eta hori da ozeanoan igerian horren bizkor jarduteko aukera eman dien gakoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia