Bakterioak osasunaren alde
1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hartzidurak garapen-bidean dauden herrialdeetako umeen alde jokatuko du. Baieztapen biribilegia dirudi horrek, baina Malaysiako ,Unibertsitateko ikerlariek eman dituzten datuen arabera, hartzidura elikadura-arazoak saihesteko biderik eraginkorrena izango da etorkizun hurbilean. Besteak beste, beherakoaren aurkako borrokan legamiak erabiltzeak abantaila asko ekarriko du. Esate baterako, Lactococcus lactis izeneko bakterioa arroza oinarri duten zenbait elikagaiak eraldatzeko oso baliogarria izan daiteke.
Hartzidura-prozesuak azido laktikoa eta beste zenbait konposatu sinpleagoak sortzen dira eta urrats horretan, zenbait gaixotasun eragiten duten L eta D isomeroei aurre egiteko modua aurki daiteke. Gaixotasun horiek ez dute normalean eragin kaltegarririk sortzen helduengan, baina haurrak heriotzera eraman ditzakete. Dakigunez, dieta orekatua eskuratzeak ere arazo horiek saihes ditzake, baina hori ia ezinezkoa da zenbait lurraldetan. Adibidez, garapen-bidean dauden herrialdeetan beherakoak urtero 3 bat milloi haur hiltzen du. lkerketa-bide horrek aurrera egingo balu, zientziaren arrakasta ezezik, populazio-multzo handi batentzako itxaropena ere ekarriko luke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia