}

Bakterio-supositorioak GIBetik babesteko

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sexu-harremanetan GIBetik babesteko metodo berri bat garatu dute: emakumeen baginan ezartzeko bakterio transgenikoak. Baginan Lactobacillus generoko bakterioak hazi ohi dira, eta azido laktikoaz eta hidrogeno-peroxidoaz GIB birusa suntsitzeko gaitasuna dutela ikusi dute zientzialariek.

Bakterioen berezko ahalmena handitzeko, ingeniaritza genetikoa erabili dute. GIB birusak giza zeluletan ezagutzen duen CD4 errezeptorea sartu diete bakterioei, horrela, elkarri lotu eta birusa errazago akabatuko baitute.

Metodo berri honekin preserbatiboaren ordezkoa izango dena garatu nahi dute, eta Lactobacillus-ez osatutako supositorioa izango dela aurreratu dute. Dena den, bakterio transgenikoek baginan bestelako infekziorik ez dutela eragiten ziurtatu beharko dute lehenik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia