}

Bakterio kanibalak

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bakterioek maiz izaten dituzte gerra kimikoak euren artean: antibiotikoak jaurti eta beste espezieko bakterioak hil egiten dituzte. Baina inork ez zekien espezie berekoak ere hil eta jaten zituztenik. Adituen arabera, esporak sortu behar ez izateko bihurtzen dira bakterioak kanibal.

Izan ere, esporak sortzea oso prozesu garestia da bakterioentzat; energia asko eta zortzi ordu inguru behar izaten dituzte, eta elikagai-eskasia handia dagoenean soilik esporulatzen dute. Espora-egoeran ez dutenez jan eta hazi beharrik, nahi adina denbora eman dezakete lo antzean, latente, eta inguruko kondizioak hobetzen direnean hasi ugaltzen.

Baina esporulatzeak dakarren kostua dela eta, janari gutxi eta bakterio asko dagoen kasuetan, Bacillus subtilis mikroorganismoak inguruan antibiotikoak isurtzen dituela ikusi dute Harvard Unibertsitateko ikertzaileek. Anai-arrebak hil eta jateko aprobetxatzen dituzte. Horrela, esporulatzeko garaia atzeratu egin dezakete. Gainera, horma zelularrean antibiotikoa jaurtitzeko ponpa proteiko bereziak sortzen dituztela ikusi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia