}

Baieztatuta: felidoen orbanak kamuflaje eraginkorrak dira

2011/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Baieztatuta: felidoen orbanak kamuflaje eraginkorrak dira
2011/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Goitik behera, Phil Zrim, Emmanuel Keller, Matthew Blake)

Felido bakoitzak bere habitatean hobekien kamuflatzen duen jantzia daramala berretsi dute Bristol Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Interneteko bilatzaileen bidez lortutako irudiak eta basa-animalien irudiak biltzen dituzten webguneetatik hartutakoak erabili zituzten ikerketa egiteko. Felido bakoitzaren orbanen tamaina, forma eta norabidea haien habitatarekin, harrapakinen tamainarekin eta ehiza-garaiarekin alderatu zituzten. Lortutako emaitza, esandakoa: zein habitatetan bizi diren, halako orbanak dituzte. Hala, malutak dituztenak oihanetan bizi dira; zerrenda-itxurako orbanak dituztenak, tigrea, kasu, belar altuen artean ibiltzen dira, eta markarik gabekoak, hala nola lehoiak, eremu irekietan.

1
271
2011
1
014
Zoologia
Albisteak
18

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia