}

Automobileko telefono erosoa

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Automobilean gidari zoazela telefonoz hitz egitea ez da batere erraza. Horregatik gauzak erosoagoak izan daitezen Mercedes etxeak hemendik urte batzuetara sistema berria ezarri nahi du. Bolantearen atzean palanka txiki bat ipinita telefonoa konektatu eta deskonektatu ahal izango da. Konektatu ondoren gidariak hitz egin ahal izango du.

Telefonoz hitz egiteko bolantea utzi beharrik ez da izango.

Horretarako atzerako ispiluaren ondoan mikrofonoa egongo da eta automobileko ordenadorearen memorian erregistratu egingo da ahotsa. Ordenadoreak 200 era desberdin baino gehiagotan ahoskatutako hogei bat hitz ezagutuko ditu. Erabiltzaileak bere hitz-multzoa osa dezake eta zenbakia esan gabe ere bestearekin hitz egin ahal izango du.

Sistema elektronikoa izango du zarata parasitoak ezabatzeko (haize-hotsak ezabatzeko, adibidez). Hi-fi kateako soinua automatikoki itzaltzen da telefonoa hitzez eskatu orduko. Sistema honen prezioa 75.000 pezeta edo 3.000 libera ingurukoa izango dela kalkulatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia