}

Automobil elektriko bizkorra

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Renault etxeak Clio Electrique Rally izeneko prototipoa prestatu du. Baditu berezitasun interesgarriak automobil-modelo honek; prestazioen aldetik batez ere. 210 km/h-ko abiadura lortzen du eta geldiunetik 100 km/h abiadurara pasatzeko bederatzi segundo besterik ez ditu behar.

Automobil elektriko honen arazo bakarra, autonomia txikia izatea da. 80 km/h-ko abiaduran 130 kilometro besterik ez ditu egiten bateriak kargatu gabe. Nikel eta kadmiozko bateriak SAFT sozietateak eginak dira eta motore elektrikoa Auxile etxeak (Thomson-CSF-rena da), multzoa Renault-ek muntatu duelarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia